Neumáticos Txepetxa 1991an sortutako empresa da eta bere eraginpeko eremuko pneumatikoen salmentan liderra izateko helburuarekin jaio zen.
Lehen lau urtetan, gure helburua betetzea lortu genuen eta harrezkero aurrera egiten eta gure produktuen aukera eta gure banaketa-eremua zabaltzen jarraitzea erabaki genuen.
2004an, handitzen jarraitzeko beharraren ondorioz, Irungo Letxumborro Hiribidean kokatuta dagoen eta 3.500m2ko azalera duen pabilioiera mugitu ginen.
Gaur egun, enpresan 26 langilek lan egiten dute.
Gure ekintzak honakoak dira:
30.000 pneumatiko baino gehiagoko stock iraunkorra dugu eta eguneroko biraketa oso garrantzitsua. Ondorioz, gure stock-a bizirik eta eguneratua mantendu dezakegu.
Erreferentzia gara, autoentzako pneumatiko, 4x4, kamioi, kamioneta, bi gurpildun nahiz nekazaritza ibilgailuetan.
Marka eta ibilgailu guztietako pneumatikoak banatzeaz gain, besteak beste, aleaziozko hagunak, esekidurak, olioak, balaztak, 4x4 osagarriak, isilgailuak eta bateriak ere banatzen ditugu.